Entradas

Mostrando entradas de 2015

Itzala

Imagen
Itzala Zure itzalarekin maitemindu zara. Egun eguzkitsuetan bakarrik jarraitzen zaituen itzal ilunarekin. Zure itzala aurkitu dizunetik inguratzen zaituen guztia baztertu duzu, lagunak, familia, baita ni ere. Ez duzu ohartu nahi ezin zarela zure itzalarekin bizi. Izan ere, itzala, momentu eder eta alaietan eguzkiarekin batera esnatzen da baina eguraldia okertzen den egunetan, kostaldetik ekaitza dakarren egun triste horietan, igeri jakin gabe, putzu sakon eta ilun baten barnean itota sentitzen zarenean. Non dago zure itzala? Ez dago, Bere beharra sentitzen duzun momentuan, ez da agertzen, baztertu egiten zaitu. Eta zu bakarrik, laguntzarik gabe, irten behar duzu Putzu ilun eta sakonetik. Askenean, lehorrera irtetea  lortzen duzun momentuan eta eguzkiaren azpian lehortzen ari zaren bitartean, une zailena pasa ondoren, konturatu gabe, orduan irteten da berriro itzala. Hau aholku bat besterik ez da Maite zaituen pertsona baten aholkua zure itzalak itzala egin dion pertsona.   ...