Itzala

Itzala

Zure itzalarekin
maitemindu zara.
Egun eguzkitsuetan bakarrik
jarraitzen zaituen
itzal ilunarekin.

Zure itzala aurkitu dizunetik
inguratzen zaituen guztia
baztertu duzu,
lagunak,
familia,
baita ni ere.

Ez duzu ohartu nahi
ezin zarela zure itzalarekin bizi.

Izan ere, itzala,
momentu eder eta alaietan
eguzkiarekin batera
esnatzen da
baina eguraldia okertzen den
egunetan,
kostaldetik ekaitza dakarren
egun triste horietan,
igeri jakin gabe,
putzu sakon eta ilun baten
barnean itota
sentitzen zarenean.

Non dago zure itzala?

Ez dago,
Bere beharra sentitzen duzun momentuan,
ez da agertzen,
baztertu egiten zaitu.

Eta zu bakarrik, laguntzarik gabe,
irten behar duzu
Putzu ilun eta sakonetik.

Askenean, lehorrera irtetea 
lortzen duzun momentuan
eta eguzkiaren azpian
lehortzen ari zaren bitartean,
une zailena pasa ondoren,
konturatu gabe,
orduan irteten da berriro
itzala.

Hau aholku bat besterik ez da
Maite zaituen pertsona baten aholkua
zure itzalak itzala egin dion pertsona.

                       Iker Co.co.le




Comentarios

Entradas populares de este blog

Gorka Pons & Calzados Larra